Oroith eta Obauba abesbatzek "saio arrakastatsua" egin dute elkarrekin
Obauba, Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza gaztearekin batera aritu dira Oroith abesbatzakoak asteburuan, Villabonan egindako emanaldian.
Ordiziako Oroith abesbatzak saio berezia egin du asteburuan, Obauba, Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatza gaztearekin batera kantatu baitute, Villabonako Jesusen Bihotza elizan egindako emanaldian. Katrin Iturraldek eta Shrabani Aranzabek zuzentzen dituzten bi taldeek “kontzertu arrakastatsua” egin zuten; Oroitheko kideek azaldu dutenez, “bertaratutakoek oso gogoko” izan zuten emanaldia eta “txalo zaparrada handia” eskaini zieten kantariei.
Obauba abesbatzak egindako bideo honetan, Mikel Laboaren Txoria Txori abesti ezaguna kantatzen ageri dira bi taldeak, Moises Bautistak egindako moldaketekin: