Goierriko lehen koronabirus kasua atzeman dute Urretxun
Urretxuko gizonezko batek koronabirusa duela baieztatu du gaur osasun zerbitzuak. Bera eta bere familia etxean daude bakartuta. Lan egiten duen Beasaingo lantegian ere azterketak egingo dituzte.
Urretxuko gizonezko batek koronabirusa du. Ostiralean anbulatoriora joan zen gaizki sentitzen zelako eta badaezpada ere proba egin zioten. Probaren emaitza atzo jaso zuten. Positiboa eman du eta berak eta bere etxekoek 15 egun emango dituzte etxean. Etxekoek ez dute sintomarik. Gizonezko honek Beasaingo Arri enpresan lan egiten du eta bertako lankideei ere jarraipena egin behar diete.
Oraingoz Goierrin ezagutzen den kasu bakarra da Urretxukoa, baina Urretxuko Udalak, badaezpada ere, gaur arratsaldean Labeaga aretoan egitekoa zen antzerki saioa (Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari) atzeratzea erabaki du.