Koronabirusa: Jakin beharrekoak
Koronabirusaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak birusaren inguruko informazioa eta herritarrek har ditzaketen neurrien berri eman du.
Zer da koronabirusa?
Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, hala nola, Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (Sras).
Nola hedatzen da?
Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmitituko litzatekeela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatuko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero.
Zein dira sintomak?
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin.
Babes neurriak
· Garbitu eskuak sarritan.
· Eztul edo doministiko egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
· Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
· Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
· Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
Nora jo dezaket?
Gaixotasuna transmititzeko gune batera joan bazara eta sintomak badituzu, ez joan osasun zentrora; etxean gelditu eta deitu 900 20 30 50 zenbakira.