Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarra ateak itxita egingo dute
Koronabirusagatik gaurko batzarra publikorik gabe eta puntu bakarrekoa izango da
Koronabirusa dela eta, Osasun Publikoak helarazi dituen neurriak aintzat hartuta, gaur, Ordiziako udaletxean deituta dagoen Enirio Aralar Mankomunitateko ez-ohiko presazko zuzendaritza batzarra, ateak itxita egingo dute, jende pilaketak oinarrizko segurtasun neurriak eta aireztapen baldintzak betetzea ezinezkoa egiten dutelako.
Batzarraren gai ordenean ere eragingo du. Izan ere, zazpi puntu lantzeak ziren udal ordezkariak eta horietako lehena baino ez dute landuko, batzarra ahal den laburrena izan dadin.