Zegamako Erlezain Eguna bertan behera uztea erabaki dute
Igandean, martxoaren 15ean ospatu behar zen aurten Erlezain Eguna. Zegamako Udalak helarazitako ohar baten bidez azaldu du bertan behera gelditu dela koronabirusa dela eta.
Zegamako Udalak eta Erlezain elkarteak antolatutako Erlezain Eguna bertan behera uztea erabaki dute. “Koronabirusaren prebentzioa dela eta” martxoaren 15erako antolatuta zeuden ekintzak ez dira egingo. Erlezain Egunean egitekoa zen Gipuzkoako Ezti Lehiaketa ere ez da ospatuko. Zegamako Udalak adierazi du oraindik ez dakitela noizko berrantolatuko den.