Erantzukizunez, kaleak hutsik
Espainiako Gobernuak bart onartutako dekretuaren ondoren, nabarmen jaitsi da gaur herritarren joan-etorria Goierriko kaleetan. Ondoko bideoan gaur goiz-eguerdian Beasainen hartutako irudiekin osatu da.
COVID-19 birusari aurre egiteko etxean konfinatzeko agindu diete herritarrei. Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretuaren arabera, kalera ez irteteko eskaera egin da, ez bada, besteak beste, beharrezko botikak eta elikagaiak erosteko edo lanera joateko. Hori horrela, nabarmenki jaitsi da igande honetan kalean dabilen jende kopurua. Bestalde, herrietako saltokietan zein supermerkatuetan birusa ez hedatzeko segurtasun neurriak sendotu dira. Espazio txikietako sarrera-irteerak kontrolatzen dira jendea pilatu ez dadin, ilaretan eskatutako distantzia mantentzen da eta saltzaileek eskularruak eta maskarak erabiltzen dituzte, besteak beste.