Gune soziosanitario berria Gipuzkoako adineko egoiliarrentzat
Donostiako Gurutze Gorriaren egoitzan kokatuko da, eta 120 plaza izango ditu Covid-19ari aurre egiteko Gipuzkoako egoitza sareko adineko pertsonen artean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du, Osasun sailarekin eta Osakidetzarekin koordinazioan, Donostiako Matia kalean dagoen Gurutze Gorriaren baliabide-anitzeko zentroa bideratzea Gipuzkoako adinekoen egoitzetan koronabirusea positibo emandako eta arnasketa-urritasun moderatu edo larria dutenen pertsonen arreta.
Zentroak 120 plaza ditu eta foru sareko osasun-dotazio handiena duen egoitza da. Bertako egoiliarrak lurraldeko beste egoitzan batzuetan kokatuko dituzte astelehena baino lehen.
Egun ez dago konfirmatutako kasurik lurraldeko adineko pertsonen egoitzetan eta neurri hori hartu du Diputazioak transmisioaren handitzearen ondorioz osasun sistemaren kolapsoa saihesteko helburuz.