Ataunen zaintza sarea eratuko dute udalak eta gazteek
Koronabirusagatiko itxialdian laguntza behar dutenei emateko izango da taldea. Larrialdi egoera arintzeko borondatea agertu dute Torto gazte asanbladak eta udalak. Boluntarioek udalari eman behar diote izena.
Ataunen zaintza sarea sortzeko ekimena jarri dute martxan udalak eta Torto gazte asanbaldak. Etxeko bakartze eta ixte garaian, larrialdi egoeran laguntza behar dutenei laguntzeko izango da taldea. Zainketa eskaini dute, eta nork behar duen adierazteko, edo baita boluntario bezala parte hartu nahi dutenek izena emateko ere, bide hauek jarri ditu udalak: komunikazioa@ataun.eus eta 616 758 758 telefonora Whatsappa.
Arduraz jokatzeko eta elkarri laguntzeko eskaera ere egin du udalak.