Eta zu? Nola ari zara itxialdia bizitzen?
Goierriko Hitzak irakurleon egoeraren berri izan nahi du. Nola ari zarete egun hauek bizitzen? Aisialdirako zer jolas, ideia edo alternatiba asmatu dituzue? Bidali zuen ideiak eta argazkiak, sare sozialetan #etxeangeratu eta #goierrikohitza traolak erabilita.
Koronabirusa dela eta, alarma egoera ezarri dute agintariek, eta etxetik ez ateratzeko deia egin diete herritarrei. Ikastetxeak itxi zituzten, eta lantegi askotan ari dira produkzioa eteten edota telelana bezalako konponbideak bultzatzen. Horrek, familiako kide asko etxean gelditzea ekarri du, ezohiko egoerak sortuz.
Goierriko Hitzak irakurleon egoeraren berri jakin nahi du. Nola ari zarete egun hauek bizitzen? Aisialdirako zer jolas, ideia edo alternatiba asmatu dituzue? Zuen ideiak baliagarriak izan daitezke gainontzeko herritarrentzat ere. Elkarbanatu zuen argazkiak eta ideiak sare sozialetan #etxeangeratu eta #goierrikohitza traolak erabilita, edo e-posta bidez, goierri@hitza.eus helbidera, eta datozen egunetan, zuen ideiak biltzen eta argitaratzen joango gara.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!