Leharrei mendi lasterketa ez da jokatuko, apirilaren 4an
Koronabirusaren krisiagatik eta murrizketengatik, 5. ekitaldia bertan behera utzi du antolakuntzak. Beste data batean jartzea ez dute baztertu, oraingoz.
Gabirian apirilaren 4rako iragarrita zegoen V. Leharrei mendi lasterketa bertan behera geratu da. Probaren antolakuntzak larunbatean erabaki zuen ez jokatzea, koronabirusaren izurritearen ondorioz. Gaur egun jarrita dauden murrizketak gutxienik martxoaren 30era arte egongo dira indarrean, eta lau egun geroago zatekeen korrika proba.
Leharreiren 5. ekitaldia aurten beste data batean kokatzea ez dute baztertu, oraingoz. Pandemiaren bilakaeraren arabera izango da hori.