Osakidetzak bertan behera utzi ditu onkologikoak ez diren beste ebakuntza eta kontsulta guztiak
Ospitaleetan espezialisten kontsultak eta eguneko ospitaleko kontsulta kirurgikoak bertan behera geratu dira, tratamendu onkologikoan dauden pertsonen kasuan izan ezik
Osakidetzak bertan behera utzi ditu kontsulta espezializatu, eguneko ospitale kirurgiko eta kirurgia programa guztiak. Mantenduko dituen kontsultak honakoak dira: Kirurgia onkologikoa, Mediku onkologia, onkologia erradioterapikoa, onkologia hematologikoa eta onkologia pedriatikoa.
Osasun zentroetako profesionalak hitzordua duten paziente guztiekin jarriko dira harremanetan, eta telefonoz ebatziko dituzte bere kontsultak, aurrez aurreko zerbitzua emanez beharrezkoa ikusten badute.
Premiazko odol ateratzeak baino ez dira egingo, eta programatutako proba osagarria guztiak bertan behera utzi dituzte (elektrokardiogramak, espirometriak…)
Programatutako sendaketak mantendu egingo dira, eta hitzartuta dauden erizaintzako beste prozedura batzuen kasuan, osasun zentroaren deia jasoko dute herritarrek.
Webgunetik telefonoz bidezko kontsultak bakarrik eskatu ahal izango dira.
Arnas sintomatologiarekin lotutako kontsulta arrazoiren bat duten herritarrak telefonoz jar daiteke harremanetan Osasun Aholkuarekin (900 20 30 50)