TAO zerbitzua bertan behera, Beasainen eta Zumarragan
Aparkatzeko ez da ordaindu beharrik izango; karga eta deskargarako ordutegia 24 orduz zabalik izango da.
Beasaingo eta Zumarragako TAO zerbitzua eten egin dute, aldi baterako. Ordizian ere, aparkatzeko gune gorriak ere kendu dituzte. Bestalde, Zumarragako Udalak jakinarazi duenez, karga eta deskargarako ordutegia 24 ordura luzatu dute alarma egoera honetan.