Udal tasak eta zergak ordaintzeko epea atzeratu dute Beasainen
Beste berrikuntza bat ere sortu dute Beasainen: etxean ariketa fisikoa egiteko aplikazioa, udalak eta Masquatroren eskutik.
Beasainen udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak etenda geratu da Covid-19 koronabirusaren hedapenaren aurrean prebentzio neurriek eragindako alarma egoera amaitu arte.
Bestalde, udalaren arreta zerbitzua aldatu egin dute. Harremanetarako: 943 02 80 50 – udala@beasain.eus.
Beste berrikuntza bat ere sortu dute Beasainen: etxean ariketa fisikoa egiteko aplikazioa, udalak eta Masquatroren eskutik. Gorka Nuñez beasaindar eta Vitale enpresako bazkide fundatzailearen bitartez ahal duten neurrian laguntza emateko, herritarren eskura jarri dute doan berriki sortu duten entrenatzeko App-a. “Etxean nahitaez egon beharra dagoen bitartean une honetatik aurrera Mootiv entrenamendu-aplikazioa deskargatu daiteke bere Premium bertsioan, irekia eta kosturik gabe”.
Mootivek, etxean neurrira egindako entrenamenduak egiteko aukera ematen du, bai bere entrenatzaile birtual indartsuaren bidez, algoritmo konplexu baten bidez entrenamenduak diseinatzen dituena, bai aplikazio honen bidez harremanetan jartzeko aukera ematen duten benetako entrenatzaile pertsonalekin.