Lapiko hotsak koroaren aurka
Sareetan egindako deialdiari erantzunez, lapiko hots zaratatsuak entzun ziren atzo Goierriko hainbat herritan, Espainiako erregeak telebista bidezko mezua ematen zuen bitartean.
Felipe Borboikoa Espainiako erregeak telebistan koronabirusa dela-eta eman zuen mezuaren aurrean, milaka herritar atera ziren atzo balkoietara, lapiko burrunba zaratatsua egitera. Sareetan egindako deialdiak oihartzun zabala izan du Goierrin ere. Ekimen horren bidez, erregearen aitak Suitzako bankuetan dituen 100 milioi euroak osasun sistema publikora bideratzeko eskaera egin nahi izan zen. Egunotan ugari izan dira balkoietan egin diren modu horretako protesta eta ekimenak; osasun publikoko langileen lana eskertzeko, txalo zaparrada ugari ere entzun ahal izan dira.
Bideo hauetan, atzo Urretxuko eta Beasaingo kaleetako lapiko hots zaratatsua entzun daitezke: