Osasun Sailaren arabera 11 positibo kasu daude Goierrin
Goierriko osasun zentroetan egindako koronabirusaren azterketetan, 11 positibo atzeman dituzte Goierrin. Dagoeneko 4.000 azterketa baino gehiago egin ditu Osakidetzak.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur emandako azken datuen arabera, Gipuzkoa mailan 176 lagunek eman dute positibo koronabirusaren analisietan. EAE mailan berriz, 1.190 lirateke; guztira, 4.000 azterketa egin dituzte Jaurlaritzaren eskuduntzako hiru lurraldeetan –horietatik 981 Gipuzkoan–. Positiboen portzentaiarik handienak, 40-90 urte artekoetan agertu dira, eta tasa hori ia bi puntu igotzen da 60 eta 80 urte artekoen kasuan.
Oraingoan datu berri bat ere azaleratu da, ordea, herriz herri positibo emandakoena. Txosten horren arabera, Goierrin 11 lirateke positibo eman dutenak. Urretxun eta Zumarragan leudeke eskualdeko kasurik gehienak, 5 positiborekin. Zumarragako Ospitalean 4 lagun leudeke zaintzapean, baina horietako bakar bat ere ez dago larri.
Koronabirusaren azterketan positibo emandakoak, herriz herri:
- Zumarraga …… 3
- Urretxu ……….. 2
- Zegama ……….. 2
- Arama …………. 1
- Beasain ……….. 1
- Idiazabal ……… 1
- Lazkao ………… 1
Iturria: Eusko Jaurlaritza