Hamabi kasu atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin
Legazpin, Urretxun, Zegaman, Zumarragan, Araman, Beasainen, Idiazabalen eta Lazkaon agertu dira kasuak. Zumarragako gaixoetako bat sendatu egin da.

Osasun Sailak koronabirusaren herriz herriko datuak berritu ditu, eta Goierrirentzat emaitzak txarrak izan dira: gaixo bat gehiago dago, eta orain dozena bat dira. Zortzi herritan atzeman dituzte kasuak: Araman, Beasainen, Idiazabalen, Lazkaon, Legazpin, Urretxun, Zegaman eta Zumarragan. Atzoko datuekin alderatuta, Legazpin agertu dira bi kasu berri. Aldiz, Zumarragako gaixoetako bat sendatu egin da.
Herria | Gaixo kopurua |
Legazpi | 2 |
Urretxu | 2 |
Zegama | 2 |
Zumarraga | 2 |
Arama | 1 |
Beasain | 1 |
Idiazabal | 1 |
Lazkao | 1 |
Zumarragako ospitalean 6 koronabirus gaixo daude, baina horietako bakar bat ere ez dago larri. Alta ere ez du bakar batek ere jaso.