Alarma egoera beste hamabost egunez luzatuko da
Estatuaren menpeko autonomietako presidenteei jakinarazi die erabakia modu telematikoan egiten ari diren bilera batean. Espainiako Kongresuak eman beharra dauka luzapenerako baimena.
Alarma egoera beste hamabost egunez luzatuko da. Hala jakinarazi die Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak autonomietako presidenteei modu telematikoan egiten ari diren bilera batean. Espainiako Gobernuak Kongresuaren babesa behar du horretarako, eta asteazkenean egingo dute bozketa. Hala, alarma egoera apirilaren 11ra arte legoke indarrean.
Espainiako telebista publikoan bart egin duen hitzaldian, Sanchezek adierazi du “une oso kritikoa” dela eta “egun oso gogorrak” datozela aurretik. “Okerrena etortzeko dago oraindik”.