Bost positibo kasu gehiago Goierrin
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren arabera, 24 orduan 13tik 18ra igo dira positibo kasuak Goierrin

Hemezortzi dira Goierrin koronabirusarengatik positibo eman duten herritarrak. Eusko Jaurlaritzak argitaratuko txostenak jasotzen duenez, Zumarragako datua da aipagarriena, 2 kasutik 6ra igo baita 24 orduan. Legazpin ere atzotik hona kasu bat gehiago dago. Gainontzean, bere horretan jarraitzen du positibo kopuruak.
Koronabirus positibo kasuak Goierrin
- Zumarraga: 6 kasu
- Legazpi: 3 kasu
- Urretxu: 2 kasu
- Zegama: 2 kasu
- Arama, Beasain, Idiazabal, Lazkao eta Ordizia: kasu bana