Etxeko txoko kutunenak koronabirus garaian
Koronabirusak eragin duen konfinamenduak etxetik ez ateratzera behartu gaitu. Debekua ezarri zen egunetik, herritarron leihoak eta balkoiak etxeko lekurik preziatuenak bilakatu dira. Kirola egiteko, ondoko auzokidearekin hitz egiteko edo arnas pixkat hartzeko baliatzen ditugu hain kutunak bihurtu diren etxeko erakusleihoak. Hori horrela, bizilagunak are eta lagunago bihurtu dira azken 8 egunetan eta nahitanahiez horrela jarraitu beharko dugu apirilaren 12ra arte.