Euskal Herriko V. Artisau Garagardo Azoka bertan behera
Emaneurre taldeak Euskal Herriko V. Artisau Garagardo Azoka bertan behera uztea erabaki du antolakuntza lanekin ziurtasunik gabe aritzeagatik. Azoka berme guztiekin egin nahi eta ezinagatik hartu dute erabakia nahiz eta, agian, maiatzaren 9rako egoerak onera egin. Hala ere, ez dute baztertzen uda amaierarako edo udazkenerako azoka egitea. Berriz ere, proiektua martxan jarriz gero, sare sozialetatik emango dute horren berri.
Gainera, garagardo ekozleei babesa adierazteko baliatu dute sareetan zabaldutako oharra; garagardo zaleei euskal garagardoa kontsumitzen jarraitzeko animatuz, online erosiz bada ere.