Beste positibo kasu bat agertu da, eta Goierrin 19 dira dagoeneko
Koronabirusaren probetan positibo eman dutenen kopuruak gorako bidean jarraitzen du. Gipuzkoa mailan 380 dira dagoeneko, horietatik 19, Goierrin. Zumarragako ospitalean 7 lagun daude birusagatik ingresatuta.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, azken 24 orduetan beste koronabirus kasu bat atzeman dute Goierrin; Zegaman izan da, eta dagoeneko hiru dira herri horretan gaitzak jotakoak. Kasu gehien dituen herria, berriz, Zumarraga da. Eskualdean berriz, 19ra igo da kopurua.
Gipuzkoa mailan 2.000 azterketatik gora egin dituzte krisia hasi zenetik, eta 380 kasu positibo agertu dira. Zumarragako ospitalean, positibo eman duten 7 lagun daude ingresatuta.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Zumarraga …………… 6
- Legazpi ……………….. 3
- Zegama ……………….. 3
- Urretxu ……………….. 2
- Arama …………………. 1
- Beasain ……………….. 1
- Idiazabal ……………… 1
- Lazkao ………………… 1
- Ordizia ………………… 1