Ehunmilak, iazko edizio borobila gogoan
Ehunmilak lasterketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, koronabirusa dela eta. Iazko edizioa orain arteko borobilena izan zen, antolatzaileen eta korrikalarien arabera.
Koronabirusa dela eta, dozenaka ekitaldi eta kirol proba ari dira bertan behera gelditzen. Egunotan jakin denez, aurten ez da Ehunmilak probarik egingo, prebentzioagatik eta antolatzaileek ez dutelako boluntarioak eta korrikalariak behar bezala babesteko modurik ikusten. Datorren urteko edizioa iritsi bitartean, orain artekoak gogoratzea gelditzen da orain. Iazkoa, edizio “borobila” izan zen, bai eguraldiagatik, bai antolakuntza aldetik, eta baita korrikalariek lortutako emaitzen aldetik ere: