Legorretako antzokiko kontzertuan ere, atzeratuta
Odolkiak Ordainetan eta Unidad Alavesa taldeak apirilaren 3an jotzekoak ziren Legorretan, baina emanaldia atzeratu egin behar izan dute. Data berria laster jakinaraziko dute.
Etenik gabea da koronabirusagatik bertan behera uzten ari diren ekitaldien zerrenda. Legorretako Herri Antzokiak jakinarazi duenez, datozen asteetarako antolatuta zituzten kontzertuak atzeratu egingo dituzte. Atzo jotzekoa zen Ñako bakarlariaz gain, apirilaren 3an Odolkiak Ordainetan eta Unidad Alavesa taldeen kontzertua ere ez da data horretan egingo. Hala ere, data berriak laster iragartzeko moduan izango direla espero dute; ez hori bakarrik, aste santu ondorenerako “berri frexkoekin” etorriko direla iragarri dute Satto taldekoek.