Itxaro Borda idazlearekin berriketan ariko dira gaur Bixi-Bixi saioan
Segura Irratiko Bixi-Bixi saioak eutsi egingo dio programazioari, egoera «ezohikoa» bada ere. Gaur, Itxaro Borda idazlea izango dute gonbidatu, Europar Batasuneko Kultur Institutuak Bruselan antolatutako liburu azokaz hitz egiteko. Ohiko ataletan, Zeles Goitia eta Gabino Murua ere ariko dira. Saioa gaur ez ezik, ostegunean (14:00) eta igandean (08:00) ere entzungai izango da.