Zumarragako ospitalean koronabirusagatik ingresatuta zeuden hiru lagunek alta jaso dute
Goierrin 24 lagunek eman dute positibo koronabirusaren azterketetan. Atzotik, kasu bat gehiago atzeman dute eskualdean. Sendatutakoak ere badira, ordea, eta Zumarragan hiru alta eman dituzte dagoeneko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur bertan emandako azken datuen arabera, 24 dira Goierrin koronabirusaren azterketetan positibo eman dutenak. Atzotik, kasu berri bat agertu da, Beasainen, baina gainontzeko herrietan bere hortan mantendu da kopurua. Zumarragako ospitalean 7 lagun daude ingresatuta gaitzagatik, baina bada baikortasunerako arrazoirik ere; gaur jakinarazi dutenez, azken egunetan 3 alta izan baitira.
Azterketa edo test kopurua nabarmen ari da igotzen egunetik egunera; bataz beste, 200-300 artean egiten dituzte egunero Gipuzkoan. Guztira 2.578 egin dituzte orain arte, eta 563 positibo kasu atzeman dituzte, atzo zeudenak baino 110 gehiago.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Zumarraga …………… 6 (=)
- Legazpi ……………….. 4 (=)
- Zegama ……………….. 4 (=)
- Urretxu ……………….. 3 (=)
- Beasain ……………….. 2 (+1)
- Ordizia ………………… 2 (=)
- Arama …………………. 1 (=)
- Beasain ……………….. 1 (=)
- Idiazabal ……………… 1 (=)
- Lazkao ………………… 1 (=)