Bi lagunek positibo eman dute Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzan
Oraingoz ez dute sintoma larririk. Isolamendu egoeran jarri dituzte. Gaixotasun sintomak azaldu dituztenei egin zaie koronabirusaren proba eta gaur jakinarazi dituzte lehen bi positibo kasua
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, koronabirus gaitzagatik bi egoilarrek eman dute positibo Beasaingo adinekoentzako Arangoiti egoitzan koronabirusaren testa egin ondoren. Isolamendu egoeran jarrita daude. “Emaitza jakin ondoren, kutsadura-kasuetan dagokion protokoloa ezarri da, eta eraikineko beste gela batzuetara eraman dira berehala eta isolamendu egoeran daude jada”. Oraingoz ez dute sintoma larririk, “egonkor daude, baina egoera honi dagokion osasun eta babes neurriak ezarrita daude, eta ez da langileen txandaketarik egongo bi gaixo horien arretan”.
Alarma egoera ezarri zenetik Gipuzkoa osoko adinekoen egoitzetan bezala Arangoiti egoitza kanpoko bisitei itxita mantendu da.
Gaixotasun sintomak azaldu dituztenei egin zaie koronabirusaren proba eta gaur eman dira lehen bi positibo kasuak.