Osasun arloko langileen txaloak
Osasun arloko eta larrialdietako langileak ahalegin berezia egiten ari dira egun hauetan, koronabirusa dela eta. Atzo, Zumarragako ospitalean elkarren lana txalotu zuten.
Ez da egoera erraza. Jendea etxeko itxialdian, babes neurriak, gaixoak… Eta egoera horren aurrean, osasun arloko eta larrialdietako langileek eguneroko lanean jarraitzen dute. Ahalegin hori eskertzeko, egunero ateratzen da jendea balkoietara, langile horiei txaloak eta babesa eskaintzera. Oraingoan, ordea, Zumarragako ospitaleko langileak eurak izan dira, atarira atera, eta elkarri txalo egin diotenak, egun hauetako lana eta ahalegina eskertuz. Txaloez gain, anbulantzien sirenak ere ozen entzun ahal izan ziren, honako bideo hauetan ikus daitekeenez: