Sare Herritarrak presoen aldeko argazki aldarrikatzailek jasoko ditu bihar
Facebooken zuzeneko emanaldia eskainiko dute 19:00etan, eta 19:30ean etxean ateratako argazkiak jaso eta zabalduko ditu.

Kartzeletako bisita eta komunikazioak etenda daudenez, presoei elkartasuna adierazteko eta aldarriak egiteko, Etxetik Etxera egitasmoa gauzatuko du Sare Herritarrak, bihar.
Bi hitzordu jarri ditu:
- 19:00etan, Sare Herritarraren Facebooken ordu erdiko saioa emitituko dute, musikarien eta bertsolarien zuzeneko saioekin.
- 19:30ean, bakoitzak etxean aldarrikapen argazki edo bideoa egin eta sareratzeko eskatu dute, #EtxeanNahi Ditugu eta #NiEtxeanGeratukoNaiz traolak erabiliz.