Sei positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin, eta 30 dira denera
Atzoko barealdiaren ondotik, gaurko datuek beste sei kasuren berri eman dute. Ordizian, Beasainen eta Zumarragan agertu dira azkenak. Ospitalean 9 lagun daude ingresatuta.
Atzoko datuek egonkortze bat erakusten zutela pentsa bazitekeen ere, gaur beste sei kasuren berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horrenbestez, 30 lirateke Goierrin koronabirusagatik positibo emandakoak. Ordizian, Beasainen eta Zumarragan agertu dira kasu berri horiek. Zumarragako ospitalean 9 lagun daude ingresatuta gaitzagatik, atzotik bi ingreso gehiago izan dira, beraz.
Azterketa edo test kopurua nabarmen ari da igotzen egunetik egunera; bataz beste, 200-300 artean egiten dituzte egunero Gipuzkoan. Guztira 2.913 egin dituzte orain arte, eta 661 positibo kasu atzeman dituzte, atzo zeudenak baino 98 gehiago. EAE mailan berriz, 3.946 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Zumarraga …………… 7 (+1)
- Ordizia ………………… 5 (+3)
- Beasain ……………….. 4 (+2)
- Legazpi ……………….. 4 (=)
- Zegama ……………….. 4 (=)
- Urretxu ……………….. 3 (=)
- Arama …………………. 1 (=)
- Idiazabal ……………… 1 (=)
- Lazkao ………………… 1 (=)
AGIRIA: Osasun Sailaren txosten osoa (2020-03-25)