Atauniker herriko efemerideak jartzen ari da itxialdi garaian
ATAUN // Izurriteagatik etxeko itxialdia hasi zen egunetik, Atauniker kultur elkartea denborapasa eta informazio emanaldi interesgarria ari da jartzen webean (atauniker.org). Ataungo gertakarien efemeride sorta ematen dute, egunero. Martxoaren 15ean hasi ziren, duela 15 urteko martxoan gertatuak jarri zituzten; eguna gehitu ahala, zenbaki hori beste urte atzeratuz.