Selektibitatea uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo dute
Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo da Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa edo selektibitatea, hernegun Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak jakinarazi zuenez. Emaitzak uztailaren 15ean argitatuko direla ere zabaldu dute, baita ezohiko proba uztailaren 20an, 21ean eta 22an egingo dela ere; horien emaitzak uztailaren 29an kaleratuko dira. Hezkuntza sailak «kasurik txarrenean ekainaren hasierarako berriz ere eskolak eman ahal izango direla» aurreikusita ezarri du egutegi hori.
Goierrin 502 dira guztira Batxilergoko bigarren mailan ikasten ari diren ikasleak, eta horietatik gehienek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko azterketak.