Arreta neurri berriak Goierriko osasungintzan
Edozein osasun-arreta eman aurretik telefono dei bat egin beharko dute pazienteek.
Goierri-Urola Garaiako ESI-ak osasun arretarako neurri berriak ditu atzoz geroztik. Nabarmendu dutenez, arreta emateko zerbitzuaren berrantolaketaren harira egindako aldaketa bat da, eta Goierriko herritar eta osasun zentro guztiei eragingo die. Herritarren zalantzak eta beharrak kudeatzeko neurria da.
Horretarako, osasun arreta beharko luketen herritarrek berain herriko osasun zentrora deitu behar dute lehenik. Dei arreta Call Center baten bidez egingo dute, eta bertan adieraziko diete kasu bakoitzean nola jokatu.
Zerbitzu telefoniko hau egunero egongo da martxan, larunbatak eta jai egunak barne, eta koronabirusaren eragindako osasun krisia indarrean dagoen bitartean martxan egongo da. Deitzerakoan osasun txartela eskuan izatea gomendatzen dute.
OSASUN ZENTROAK
- Beasain: 943 02 77 00
- Ordizia: 943 00 76 35
- Lazkao: 943 80 55 60
- Legazpi: 943 03 52 10
- Zumarraga: 943 03 52 20