Bederatzi positibo kasu gehiago Goierrin, guztira 62
Beasainen lau kasu gehiago atzeman deitu ditu Osasun sailak 24 orduan, eta Olaberrian ere kutsatu bat izan da.
Gaur beste bederatzi kasuren berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Atzoko datuaren aldean ez da horren igoera nabarmena –atzo hemeretzi izan ziren–. Horrenbestez, 62 lirateke Goierrin koronabirusagatik positibo emandakoak. Igoera nabarmenena Beasaingoa da, 8tik 12ra pasa baita, eta lehen koronabirusa kasua eman da Olaberrian.
Azterketa edo test kopurua nabarmen ari da igotzen egunetik egunera; bataz beste, 200-300 artean egiten dituzte egunero Gipuzkoan. Guztira 4.017 egin dituzte orain arte, eta 1.017 positibo kasu atzeman dituzte –lautatik batek eman du positibo–, atzo zeudenak baino 123 gehiago. EAE mailan berriz, 5.740 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Beasain ……………….. 12 (+4)
- Zumarraga …………… 12 (=)
- Ordizia…………………..10 (+1)
- Legazpi…………………. 6 (=)
- Urretxu………………… 6 (=)
- Legorreta……………….. 5 (+2)
- Zegama………………….. 4 (=)
- Lazkao…………………… 2 (+1)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ataun ……………………. 1 (=)
- Gaintza ………………….. 1 (=)
- Idiazabal ………………… 1 (=)
- Olaberria ………………… 1 (+1)