EH Bildu: "Aspalditik aldarrikatzen ari ginen neurri hau berandu dator"
Pedro Sanchezek iragarritako neurriari buruz EH Bilduk Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren bidez jakinarazi zuen atzo bere balorazioa. Twitter bidez neurria txalotu du, berandu datorrela azpimarratu, eta salatu du Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko sindikal eta instituzionalek aurretik erabaki hori ez hartu izana.
Jarraian Arnaldo Otegiren txioa osorik:
“Aspalditik aldarrikatzen ari ginen neurri hau berandu dator. Pena handiz esan behar dut Hego Euskal Herriko eragile ekonomiko, sindikalek eta instituzionalek erabaki burujabe bera hartzeko aukera izan dutela”.