Arropa zaharren bilketa zerbitzua eten du Sasietak
Bihartik aurrera jarriko dute neurria indarrean. Arropa birziklatzeko edukiontziak zigilatu egingo dituzte.
Bihartik aurrera, bertan behera geratuko da arropa zaharren bilketa zerbitzua. Sasieta Mankomunitatearen esanetan, «ohiz kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna eta gainera bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira». Beraz, arropa birziklatzeko edukiontziak zigilatu egin behar ditu eta edukiontzietan kartelak jarriko ditu herritarrei egoera honen berri emateko.