Beste hiru lagunek eman dute positibo, eta Goierrin 65 kasu dira dagoeneko
Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, hiru kasu berri atzeman dituzte, bi Ordizian eta bat Zumarragan. Ospitalean 14 lagun daude gaitzagatik ingresatuta.
Koronabirusaren azterketan positibo emandakoen kopurua egonkortzen ari dela dirudi. Azken egunetan igoera handia izan eta gero, Osasun Sailak gaur emandako datuetan beste 3 positiboren berri eman du. Horrenbestez, Goierrin 65 lagun lirateke gaitzak jotakoak. Ordizian (2) eta Zumarragan (1) atzeman dituzte azken kasu horiek. Zumarragako ospitalean, 14 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta.
Gaur beste bederatzi kasuren berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Atzoko datuaren aldean ez da horren igoera nabarmena –atzo hemeretzi izan ziren–. Horrenbestez, 62 lirateke Goierrin koronabirusagatik positibo emandakoak. Igoera nabarmenena Beasaingoa da, 8tik 12ra pasa baita, eta lehen koronabirusa kasua eman da Olaberrian.
Gipuzkoa mailan, koronabirusaren azterketa kopurua igotzen ari da egunez egun, guztira 4.187 egin dituzte orain arte, eta 1.071 positibo kasu atzeman dituzte –lautatik batek eman du positibo–, atzo zeudenak baino 54 gehiago. EAE mailan berriz, 6.057 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Zumarraga ………….… 13 (+1)
- Beasain ………………… 12 (=)
- Ordizia………….………. 12 (+2)
- Legazpi……….…………. 6 (=)
- Urretxu……..…………… 6 (=)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Zegama………………….. 4 (=)
- Lazkao…………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ataun ……………………. 1 (=)
- Gaintza …………………. 1 (=)
- Idiazabal ……………..… 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)