Kandela piztea egin dute Beasainen
Koronabirusaren ondorioz hil den Angela Garcia beasaindarra izan dute gogoan.
Etxeetako balkoiak aldarrikapenerako eta oroimenerako guneak bilakatu dira eta Beasain, 21:00etan, horren lekuko izan da gaur: koronabirus gaitzak eraginda atzo hil zen Angela Garcia beasaindarraren oroimenezko kandela piztea egin dute udalak deituta. Era horretan, “une latz hauetan udalak bat egiten du familiaren atsekabean, bereziki bizi dugun egoeragitik, uzten gaituztenei azken agurra emateko ezintasunak eragiten duen samin gehigarriagatik”.