Seigarren kutsatua Beasaingo Arangoitin
Beasaingo Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu, gaur, 21:00etan, kandela pizte herrikoia egitera, COVID-19 gaitzaren ondorioz atzo hiltzen zen Angela Garcia beasaindarraren omenez.
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, “atzoko egunean Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzan koronabirusa kutsatzeagatik izandako seigarren positibo kasua erregistratu zuten. Donostian kutsatutako lehen bi pertsonak izan ezik (Angela Garcia zendua), gainerako laurak isolatuta daude aparteko gelatan”.
Udalak gogoratu duenez, “egoitzako bisita-erregimenak itxita jarraitzen du. Langile guztiak ez dira txandatuko kutsatutako pertsonak hartatzeko, eta osasun-agintariek kasu hauetarako protokoloak ezarritako isolamendu-neurriak mantentzen dira”.
Angela Garcia gogoan
Bestalde, Beasaingo Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu, gaur, 21:00etan, kandela pizte herrikoia egitera, COVID-19 gaitzaren ondorioz atzo hiltzen zen Angela Garcia beasaindarraren omenez. “Une latz hauetan udalak bat egiten du familiaren atsekabean bereziki bizi dugun egoeragaitik uzten gaituztenei azken agurra emateko ezintasunak eragiten duen samin gehigarriagatik”. Angelak joan den urtarrilean bete zituen 82 urte.