Idiazabalgo Euskal Gaztaren Azoka bertan behera
IDIAZABAL // Maiatzaren 2an eta 3an egitekoa zen Euskal Gaztaren Azoka bertan behera utzi duela jakinarazi du Idiazabalgo Udalak. Alarma egoera apirilaren 11ra arte bada ere, horren eragina noiz arte luzatuko den oso argi ez dagoela, eta «lehentasuna herritar ororen, gaztagileen zein kanpotik etorri ohi diren bisitarien segurtasuna bermatzea eta birusaren hedapena mugatzea» dela esan du udalak.













