Aurtengo festak balkoietan eta pantailekin ospatuko dituzte legazpiarrek. Legazpinsortzecovidea ekimenak ekintza egitaraua prestatu du gaurtik igandera arte, eta udalak iazko jaietan ateratako bideoak jarriko ditu ikusgai bere webgunean
Larunbatean maiatzaren 2an jarriko dira indarrean neurri berriak. 5.000 biztanletik beherako herrietan, ordea, ez dago ezarri beharrik ordutegirik.
Covid 19ak ez du oraindik tregoarik eman, eta gaur beste zortzi kasuren berri eman du Osasun Sailak, horietatik lau, Zumarragan. Ospitalean bederatzi lagun daude ingresatuta.
Landarlan Ingurumen elkarteak Naturan Hezten hezkuntza proiektua sortu du. Webgune bat da horretarako euskarria. Arazo egoerak proposatzen ditu irakaskuntza arautuari begira
Legazpinsortzecovidea ekimenak 'Santikutz birus jaiak' prestatu ditu. Udalak festak bideo eta argazki bidez ospatzeko gonbitea egin du. Balkoietan, Legazpiko armarria
Egoerak hobera egin du azken egunetan Beasaingo, Ordiziako eta Zumarragako adinekoen egoitzetan. Zumarragan 8 sendagiri eman dituzte eta Ordizian beste zazpi.
Anbulantzian egiten du lan Ordizian bizi den Alberto Ibarzabalek. Beasaingo Igartza Oleta kalean dute basea, eta bertan jasotzen dituzte pazienteak artatzeko abisuak.
Lasaitasun ia erabatekoa izan ohi da Gaintzan urtearen gainontzean ere, baina mugimendu apur hori ere desagerrarazi du itxialdiak. Begi-bista luzea da aringarri.
Itxialdian arrautzen kontsumoak gora egin du eta Zaldibiako Euskaber eta Idiazabalgo San Blas ekoizleak lanez gainezka ibili dira. «Oiloek arrautza gehiago ezin dutelako jarri ez dugu gehiago saldu». Barealdia espero dute orain.
Larunbatean beteko da Joxan Ormazabal joan zeneko 10. urtemuga, eta hark egindako lanak webgune batean bildu ditu Elkar argitaletxeak.
Hamar aste iraungo du Egunean Behin jolasaren laugarren denboraldiak. Segurarrak izan dira orain arteko bi irabazleak: Eneko Agirrezabal eta Eñaut Arretxe
Telematikoki egingo dute bilera, 18:30ean hasita. Mari Romero idazle legazpiarraren 'La casa de la buhardilla' eleberria izango dute mintzagai. Idazleak ere parte hartuko du.
Sagardotegiko autobusa ordaintzeko erabili behar zuten dirua eman dute
Segurako Turismo Bulegoak bultzatuta, dozenaka herritarrek parte hartu dute 'Segura nire leihotik' lehiaketan. Bidalitako argazkiekin bideoa osatu dute orain.
Aurrekontua 25.000 eurokoa da. Urolako lehen lehendakaria izan zen Urdangarin. Zumarragako eta Urretxuko klubak 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean
Xabier Gorospe golf jokalari profesionalak, itxialdi garaian etxean entrenamenduak nola egiten ari den azaldu du, bideo batean.
Konfinamendu garaian, lehenengoz haurrei kalera irteten utzi diete. Urretxuko Sorgintzulo kaleko 1 eta 2koek globoak askatu dituzte ospatzeko.
Heriotzak Arangoitin, Argixaon eta San Josen jazo dira. 36 kasu aktibo daude eta 21k senda-agiria jaso dute.
Bideoa grabatu eta partekatzeko deia egin dute Sarek eta Etxeratek.