Zaldibian udal zergak eta tasak ordaintzeko epean aldaketak
GOIERRI // Zaldibiako Udalak udal zerga eta tasak denboran eten ditu, egutegi fiskal berria onartu arte. Horretaz gain, alarma egoeragatik beren jarduera itxi behar izan dutenei udal tasa eta zergetan «hainbat hobari aplikatzeko azterketak egiten» ari direla nabarmendu du, «jarduera etenda egon den epeari dagokionez».













