Udaletxe inguruko zorua eta elizarako arranpa, lehiaketan
OLABERRIA// Olaberriko Udalak 2020rako aurreikusitako hiritarte lanetatik bi abiarazi ditu. Batetik, udaletxearen inguru guztiko zorua aldatuko dute, granitozko lauzak berriak jarrita. Alboko San Joan plazatxoa ere konponduko dute. Bestetik, elizara igotzeko oinezkoentzat bidexka eraikiko dute, %8ko maldarekin eta bi aldeetara barandak dituela. Aurrekontua 103.635 euro da. Gaur agortuko da eskaintza epea.