Zeasma sormen lehiaketa antolatu dute Gabirian
GABIRIA // Koronabirusagatiko itxialdian, I. Zeasma kultura sormen lehiaketa antolatu du Gabiriako Udalak. Bost adin-sail daude (2020-12-31ko urteen arabera): 0-5 urte, 6-11, 12-16, 16-60 eta 60z gora. Banaka, binaka edo taldean egin litezke marrazkiak, bideoak, olerkiak, bertsoak, txisteak… Udal webean bozketa herrikoiz, saileko 30na euroko bonu bana dira sariak. Etzi arte jasoko dituzte lanak.












