LABek hainbat neurri hartzeko eskatu du
Gizarte-zerbitzuetan gertatzen ari dena erakundeen babes ezaren ondorioz dela salatu du LAB sindikatuak.
LABek adineko egoitzetan kutsatzen ari diren pertsonen erantzukizuna norbaitek hartzea eskatzen du. Gizarte-zerbitzuetako arrisku maila altu hori erakundeen babes ezaren ondorioz dela ere salatu du: “eta behin eta berriz eskatu ditugun neurriak hartzeari uko egitearen ondorio”.
Horrenbestez, hurrengo neurriak hartzea eskatzen du LAB sindikatuak:
Hirugarren adinekoentzako eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eta esku hartze sozialeko zentroetan egoitza-zentroei dagokienez:
Lantoki bakoitzari egokitutako prebentzio-neurriak bermatu behar dira, kutsatzea saihesteko. Neurri hauek laneko arriskuen prebentzio batzordetan negoziatu behar dira, eta langile guztiei behar bezalako informazioa eta prestakuntza eman behar zaie.
Egoera bakoitzerako norbera babesteko ekipamendu eraginkorrak bermatu behar dira. Kutsatzeko duten arrisku-egoera aitortu behar zaie langileei.
Informazio bideak hobetu behar dira, langileek une oro jakin behar dute zein den euren lantokiko egoera, baita erabiltzaileen senideek ere. Faktore emozionalak bere biziko garrantzia du bizitzen ari garen egoera honetan.
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuari dagokionez:
- Ez da zerbitzurik eten behar, zerbitzua berrantolatu eta zuzeneko zerbitzuei lehentasuna emanez, elikadura …
- Ordu guztiak ordaindu behar ditu Udalak , alarma-egoeraren aurretik kontratatuak eta bermatuak.
- Zerbitzu berriak aktibatu behar dira automatikoki, itxaron zerrendan zeudenak eta egungo beharrizanaren ondorioz sortu direnak.
- Langile gehiago kontratu behar da herritar hauen behar izanak asebetetzeko. Nahitaezko isolamendu egoerak larriagotu egiten ditu adineko pertsona ahulenen eta familia-ingurune eskasa dutenen bizi-baldintzak.
- Herritarren eta boluntarioen ekimenez, oinarrizko jarduerak garatzeko zailtasunak dituzten pertsonak identifikatu behar dira eta udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuetako profesionalek egin behar dituzte oinarrizko premiak bermatzeko zerbitzuak.
- Egoera bakoitzerako norbera babesteko ekipamendu eraginkorrak bermatu behar dira. Kutsatzeko duten arrisku-egoera aitortu behar zaie langileei.
- Udalei esaten diegu bere menpe dagoen zerbitzua denez, langilek babes neurriak izan dezaten baliabideak jarri eta bermatu behar dituela, enpresa kudeatzaileak ezin badu bermatu. Etxeko langileen kasuan, Gizarte Segurantzak eta lan-agintaritzak egoeraren jarraipena egin behar dute, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak jarri behar dituzte. Gainera, sektore horren ezaugarriengatik eta COVID-19ak enpleguan eta bizi-baldintzetan dituen ondorioengatik, beharrezko neurriak aktibatu behar dira gainerako langileekin parekatzeko, prestazioak aitortzeari dagokionez.
- Langile eta egoiliar denei berehala probak egin behar zaizkie.
San Jose, Argixao eta Arangoiti egoitzetan hil diren pertsonen senitartekoei animoak ematen sinatzen dute zabaldutako oharra.