Abian da Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa
Datorren uztailaren 1a arte aurkeztu ahalko dira lanak.
Abian da Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketaren 29. ekitaldia, Ordiziako Argi-Berri Elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatuta.
Aurten ere, hiru mailatan banatzen da. Gaztetxoen mailan, 13 urte artekoentzat, parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertsopaper bidal ditzake eta bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez bi eta gehienez lau izango dira.
Gazteen mailan, 14 eta 18 urte artekoentzat, eta helduen mailan, 2001ean edo aurretik, parte hartzaileek ere nahi adina bidali ditzake et bertsopaper bakoitzeko, gutxienez 8 eta gehienez 12 bertso idatzi beharko dituzte.
Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira. Gaia, etxetik ezin atera izango da. Gazteen eta helduen mailetan, gaia, neurria eta doinua libreak dira.
Hiru mailatan, lehen postuetan gelditzen direnek sari ekonomikoa jasoko dute.
Baldintzak
Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan beharko dute. Lanak bidaltzerakoan, originala eta lau kopia bidaliko dira, ohiko posta erabiliz gero. Lanak izenordez sinatuko dira bakarrik. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidali beharko dira beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina, helbidea, telefono zenbakia eta karnetaren kopia gehitu beharko dira. Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarri beharko zaio. Ezinbestekoaa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea. Eta azkenik, epostaz bidaliz gero, mezu berean alde batetik bertsoak, eta bestetik, egilearen datuak bidaliko dira.
Lanak ondorengo helbidera bidaliko dira: Argi-Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15 behea, 20240, Ordizia. Internet bidez berriz, aitor-c@aek.eus epostara.
Bertsopaperak bidaltzeko azken eguna, uztailaren 1a izango da. Sari banaketa berriz, irailaren 13an izango da.
Informazio gehiagorako deitu 649 011 262 telefono zenbakira.