Igandea, aspaldiko partez
Hamahiru urte arteko haurrak kalera irten litezke, igandeaz geroztik. Egunean ordubetez eta etxetik kilometro bateko erradioan ibil daitezke. Helduentzat baimena, larunbatetik
42 egun etxetik irten gabe egon ondoren, herenegun izan zuten Goierriko haurrek kanporatzeko lehenengo aukera. Hasierako arrarotasun sentsazioa berehala gaindituta, gustura hartu dute atariz beste aldera pasatzeko baimena, nahiz eta egunean behin, ordubetean, etxetik gertuan eta guraso batekin ibili behar izan. Aire librean ibili, korrika saiotxoak egin, bizikletan, irristailuetan edo baloiarekin jolastu, edo lau haizetara hormarik gabe egon ahal izan dira.
Hamalau urte bete gabeko haurrentzat jarri du Espainiako Gobernuak neurri hori. Beti ere guraso edo etxe bereko heldu bakarraren laguntzarekin irten daitezke kalera, eta heldu horrek ezingo ditu hiru haur baino gehiago bere ardurapean eduki. Hamalau urtekoei eta hortik aurrerakoei, enkarguak egitera dendetara joateko baimena eman diete; ez, haatik, kalean ordubetean haizea hartzekorik.
Seigarren astea bete du Covid-19 koronabirusagatiko itxialdiak, maiatzeko ura bezala hartu dute haurrek ordubete askatasuna. Igandean, eguarteko eguraldi eguzkitsuak lagunduta, saldoan irten ziren kale eta plazetara. Berez, ibilirako da ordubete hori. Baina frontoian pilotarekin edo baloiarekin jarduteko tentazioari ez zioten eutsi askok.
Pilaketak saihesteko deia
Hala, azken asteetako egoeratik oso bestelako irudiak ikusi ziren igandean bailarako herri guztietan, eguerdi aldean batez ere: haurrak gurasoarekin bi gurasorekin kasu askotan, ezin den arren kalean zehar, bizikletekin txangoan, edo aspaldian aurrez aurre ikusi gabeko lagunekin solasean.
Hala eta guztiz, zenbait gunetan eta unetan gehiegizko jende multzoak ere elkartu ziren. Nahitaezko segurtasun distantzia (1,5 edo 2 metroko uztea aholkatzen dute) ez da mantendu, sarri askotan. Eta beste batzuekin elkartzea debekatuta dagoen arren, kuadrillatxoak ere bateratu dira, urruntze eta konfinamendu arauak ahaztuta.
Bakartasunak obsesionatu duen gizartean, berehala piztu ditu horrek kritikak eta salaketa-hitzak. Gurasoen jokabidearen aurka altxatu du ahotsa zenbaitek, 40 eguneko itxialdiaren eragina egun gutxitan alferrikakoa izan litekeela ohartaraziz. Lantegietan antzeko egoerak izaten direla erantzun du baten batek, sare sozialetan.
Herenegun, eguerdi aldea izan zen kalen jende gehien ibili zen unea. Ogia eta egunkaria erosteko ohiko ilarekin bat egin zuen eszenak. Arratsalderako asko urritu zen jendearen emaria, eta etxean geratzea erabaki zuten askok eguneko ordubeteko baimena agortuta ere bai eta. Euriak ere presentzia egin zuen, gainera.
Atzo, berriz, goizean askoz lasaiagoa zen kaleen itxura, berriro. Ume gutxiago irten ziren, guraso asko lanean ere ari direlako. Jolas parkeek itxita jarraitzen dute, eta ezin dira erabili.
Konfinamendu «arinduaren» lehen urratsa izan da 13 urte bitarteko haurrei kalera irteten uztea. Jende pilaketak eta birus kutsadura erraztu dezaketen kontaktuak saihesteko deialdia egin dute osasun erakundeek.
Kirolariak eta helduak, 2an
Espainiako Gobernuak gaur iragarriko ditu konfinamenduaren «deseskalatze faserako» neurri-sortak, Ministro Kontseiluak onartu ondoren. Ekainera artekoa da, gero, «ikuskizun». Pedro Sanchez presidenteak asteburuko agerraldian iradoki zuenez, erkidego bakoitzean desberdina izango da denden irekiera.
Datorren asteburuan aplikatuko dituzte arintze neurri gehiago, maiatzaren 2an, eta helduei eragingo die hurrengo lasatzeak. Kirola egiteko modua eskainiko zaie larriei, egunean ordubete eta bakarka egin beharko badute ere.
Larriek eta edadetuek, bestetik, paseatzera eta kalean ibiltzera irten ahalko dute, larunbatetik aurrera. Horientzat ere ordubeteko denbora eta gainerako mugak ezarriko dute. Bestetik, familiek ere elkarrekin osteratxo bat egiteko modua izango dute, eta gogorarazi dute haurrekin guraso edo heldu bakarra irten daitekeela orain.
Bien bitartean, «arduraz» ibiltzeko eskatu dute, eta 1-1-1-3 araua betetzeko: egunean behin ordubete, kilometro bateko erradioan, heldu bakarrarekin eta hiru haur gehienez.