Urkiko jaiak bertan behera gelditu dira, irailari begira jarriz
ITSASONDO // Datorren asteburuan, maiatzak 2 eta 3, ziren ospatzekoak Itsasondoko Urkia auzoan Gurutze Deunaren jaiak, baina Covid-19 birusak eragindako krisia dela eta bertan behera gelditu dira. «Zorte pixka batekin», Agorreko Santikutzetan, irailaren 14an, ospatzeko eta gozatzeko moduan egon daitezkeela aurreratu dute Urkiko jai batzordeko kideek.













