Homosexutalitateari buruzko solasaldia, Ataunen
ATAUN // Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunaren harira, Ataungo Gaztelekuak solasaldi bat antolatu du bihar arratsalderako. 18:00etan egingo dute, Instagram Direct-en bidez (@ataungogaztelekua). Hitzaldiaren izenburua Homosexualitatea Goierrin, bizipenetatik da eta Lierni Ortizek egingo du. Ortizek ikusleen galderak erantzungo ditu.













