Bost positibo kasu berri atzeman dituzte Goierrin
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak kasu positibo bana gehiago zenbatu ditu Zumarragan, Ordizian, Beasainen, Legazpin eta Idiazabalen. 306 dira, ofizialki, Covid-19 proban positibo eman duten goierritarrak. Zumarragako Ospitalean senda-agiri bat eman zuten atzo, eta sei daude zaintzapean.
Osasun Sailaren arabera, bost positibo kasu berri daude eskualdean. Zumarragan, Ordizian, Beasainen, Legazpin eta Idiazabalen atzeman dituzten bana. Goierri osoa kontutan hartuta, 306 dira orain arte agertu diren kasuak. Zumarragako ospitalean 6 lagun daude zaintzapean daudenak, bakar bat ere ez ZIUn; atzo senda-agiri bat eman zuten.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 17.553ra (+267) igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.269 laguni atzeman diote, atzo baino 9 gehiagori. EAE mailan, 127.674 PCR (+4.964)eta 74.796 (+4.482) test azkar egin dituzte orain arte. Sendatutakoak berriz, 13.895 (+445) lagun dira EAE mailan, koronabirusa atzemandakoen %79,7.
Udalerri bakoitzean sendatutako gaixoen kopurua ez du zehazten Osasun sailak eguneroko txostenean.
Goierri 306 (+5)
Zumarraga 76 +1
Ordizia 74 +1
Beasain 53 +1
Legazpi 26 +1
Urretxu 18 =
Lazkao 16 =
Legorreta 7 =
Zegama 6 =
Ataun 5 =
Idiazabal 5 +1
Segura 4 =
Zaldibia 4 =
Mutiloa 3 =
Arama 2 =
Itsasondo 2 =
Ormaiztegi 2 =
Altzaga 1 =
Ezkio eta Itsaso 1 =
Olaberria 1 =
AGIRIA. Osasun Sailaren txostena (2020-05-08)