Miren Etxezarreta (Ordizia, 1936) EHUn Ekonomia lizentziadunak eta London School of Economicsen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan doktoreak, elkarrizketa truke batean parte hartu du 'Berria' egunkarian Mari Karmen Gallastegi EHUko Ekonomiaren Teorizazio katedradunarekin batera. Ezkor dago Covid-19ak eragindako osasun krisiak ekar dezakeenak.
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren ustez, itsasoko uretan eta igerilekuan bainua hartzerakoan "kutsatzeko aukera gutxi" legoke, baina erreka eta putzuetan bainatzeari buruz ohartarazpena egin du.
Ekainaren 13ko administrazio kontseiluan egin asmo du CAFek izendapena. Kontseilua 11 lagunek osatuko dute, eta horietatik lau emakumezkoak izango dira.
Soilik lanera edo eskolara joateko bidaiak eta beste salbuespen kasu batzuetan baimenduko du udalerritik ateratzea.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak kasu positibo bana gehiago zenbatu ditu Zumarragan, Ordizian, Beasainen, Legazpin eta Idiazabalen. 306 dira, ofizialki, Covid-19 proban positibo eman duten goierritarrak. Zumarragako Ospitalean senda-agiri bat eman zuten atzo, eta sei daude zaintzapean.
Uztailaren 29a arte egongo dira irekita. Goierriko bulego bakarra dago, Beasaingo Urbialde 1ean. Instalazioak erabiltzeko beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea.
Arintze fasearen irekierak hainbat neurri berri jarriko ditu indarrean. Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur goizean jakinarazi ditu neurri horien nondik norakoak. Eusko Jaurlaritzak mugatu egin du herri batetik bestera joatea, salbuespenak ezarrita.
Hego Euskal Herriko lau herrialdeak lehen fasera igaroko dira astelehenetik aurrera. "Zuhurtzia" eskatu dute Salvador Illa eta Fernando Simon Espainiako osasun agintariek. Orain arteko ordutegiak mantenduko dira 5.000 biztanletik gorako herrietan, eta Espainiak joan-etorriak probintzia barrukoak izatea onartu badu ere, Eusko Jaurlaritzak mugatu egin du herri batetik bestera mugitzea.
Atauniker elkarteak antolatu etxetik Internet bidez ikusteko hitzaldia. Datorren ostegunean, 19:00etan, izango da, eta Asier Gomez Olivencia paleontologoa izango da hizlaria. Bukaeran, Troskaeta kobaren garbiketari buruzko ikus-entzunezkoa estreinatuko dute.
Auzotarrek bi minutuko bideo bat ondu dute atzo arratsaldetik igandera egingo liratekeen auzo festak irudikatzeko. Albiste barruan duzue ikusgai.
Covid-19 birusak eragindako osasun krisiak eragin du atzerapena. Albiste barruan duzue ikusgai iazko Gau ibilaldi mitologikoaren bideoa.
Egoitzako zuzendaritzak terraza istea erabaki du egoiliarren hobebeharrez